Albisteak

 

Irisgarritasuna hobetzeko asmoz, abuztuan zehar hainbat lan egingo ditu Udalak Alde Zaharrean. Hala, hainbat puntutan espaloietako koxkak kendu eta arrapalatxoak egingo dira saltoki eta atarietako sarrera-irteerak erraztuz eta, era honetan, mugikortasun arazoak dituzten pertsonen irisgarritasuna hobetuz. Aldaketak non eta nola gauzatu erabakitzeko orduan, elementu hauek gehien erabiliko dituzten herritarrekin hitz egin du Udalak.

Obretako argazkia (Jpeg 88 Kb)