Albisteak

 

Prest dago jada 2019ko Karmen jaietako egitaraua. Urtero lez, ekintzaz beteta datoz Karmenak, adin eta gustu guztientzako moduko ekintzaz blai.

Aurten SK8 izan da egitarauaren diseinu eta banaketaz arduratu dena. Udalak eskerrak eman nahi dizkie programan euren publizitatea jarri duten enpresa eta saltokiei.    

Programa etxez-etxe banatuko da uztaileko lehen astean. Dena den, programa etxean jasotzen ez duen herritarra udaletxetik pasatu daiteke, eta bertan jaso ahal izango du ale bat. Horrez gain, poltsikoko egitarauak ere banatuko dira herriko hainbat informazio puntutan eta komertzioetan.

Paperean ez ezik, lotura honetan ere ikusgai eta deskargatzeko moduan dago egitaraua oso osorik:

Egitaraua (Pdf 9 Mb)
Kartel orokorra (Pdf 6 Mb)
Kontzertuen kartela (Pdf 3 Mb)