Albisteak

 

UNI frontoiko eta kultur aretoko irisgarritasuna hobetu asmoz, igogailua jarri du Udalak bi puntu hauetan. Igogailua eraiki ahal izateko pilotaleku nagusiko txartel leihatila lekuz aldatu behar izan da.

Ulahi-Orona enpresari esleitutako lanen kostua 96.683,78 eurokoa da, baina Eusko Jaurlaritzak igogailua jartzeko 25.812,50 euroko diru laguntza eman dio Udalari. Beraz, lanok gauzatzeko 70.871,28 euro ipini ditu Udalak.

Horrez gain, frontoiko aldagelak ere egokitu egin dira neskentzat.