Albisteak

 
Lea-Artibai Amankomunazgoak Bizkaiko konpostategira eraman du 2018. urtetik hona Lea-Artibai eskualdean edukiontzi marroietan jasotako materia organikoa. Orain, denbora honetan sortu den konposta herritarren artean banatuko da. Hala, 5. edukiontzia erabiltzen duten herritar guztiek, beren ortu edo lursailerako konposta behar badute, Amankomunazgoak Andonegin (Berriatua) duen pabiloitik hartu ahal izango dute. Horretarako, aurrez udaletxean egin beharko da eskaera.

Informazio orria (Jpeg 448 Kb)
Andonegi poligonoaren argazkia (Jpeg 428 Kb)
Prentsa oharra (Pdf 568 Kb)