Albisteak

 

Ormaiztegin (Gipuzkoa) egingo da aurten XAT-en (Xemein Astialdi Taldea) akanpada, uztailaren 31tik abuztuaren 14ra. Maiatzaren 6an (astelehena) zabalduko da izen-ematea. Interesatuek udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dute dokumentazioa (Ordutegia: 08:15 - 14:30):

- Izen-ematea orria, adin nagusiko batek sinatuta.
- Osakidetzako txartelaren kopia.
- Adin nagusiko ordezkari baten NAN-aren kopia.
- NAN-a daukaten gaztetxoen kasuan, beronen kopia.
- Bankuko ordainagiria. 

Prezioa: 225€ (200€ etxe beretik gaztetxo bat baino gehiago badoaz).

OHARRA: 120 plaza eskainiko dira guztira eta izen-emate ordena errespetatuko da horiek betetzeko.

Izen-emate orria (Pdf 188 Kb)