Albisteak

 
“Markina-Xemein Musika haizeak” zikloari esker, musikaz gozatzeko hiru hitzordu izango dira Markina-Xemeinen udaberri honetan. Markina-Xemeingo Udalaren ekimenez antolatu da kontzertu zikloa, maila handiko herriko eta kanpoko musikari gazteen parte-hartzea izango duena, Mikel Ansola eta Maddi Txurruka herrikideena, besteak beste. Kontzertuak martxoaren 23an, apirilaren 20an eta maiatzaren 4ean izango dira. Kontzertu guztietarako sarrera doan izango da.

Kartela (Jpeg 1,91 Mb)
Prentsa oharra (Pdf 508 Kb)