Albisteak

 

Udalak behargin bat behar du udal obra eta zerbitzuetako lantaldeko peoi elektrizista lanpostua behin-behinean betetzeko. Hartuko den beharginaren kontratua lan-zuzenbidezko erregimenean egingo da, lanaldi osorako eta lantaldeko gainerako beharginen lan ordutegiarekin. Bi hilabeteko frogaldia ezarriko da, kontratuaren hasierako egunetik zenbatzen hasiko dena.

Interesatuek eskaerak eta dokumentazioa udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte  (08:15 - 14:30), martxoaren 22rarte (berori barne).

+ Deialdia / oinarriak (Pdf, 116 Kb)
Eskaera orria (Word, 228 Kb)