Albisteak

 

Beste urte batez, Markina-Xemeingo Udalak autobus zerbitzua eskainiko du Lilatoi lasterketara joateko. Aurten martxoaren 10ean egingo da lasterketa, Donostian. Irteera 08:30ean izango da, Markina-Xemeinetik; itzulera, 18:30ean, Donostiatik. Martxoaren 1a baino lehen eman beharko da izena, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Prezioa: 8€ (soldatadunek); 5€ (soldatabakoek).

Oraindik lasterketan izena eman ez dutenek www.lilaton.es webgunean eman beharko dute izena, otsailaren 26a baino lehen. Oharra: izena ematerakoan, taldearen izenean MARKINA-XEMEIN jarri, talde handienek aurten ere saria izango dute eta.

+ Kartela (Jpeg, 948 Kb)