Albisteak

 
Gaur, astelehena (urtarrilak 14), jarri da martxan BERTON, Markina-Xemeingo Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzu berria, udaletxeko behe solairuko bulegoan. Aurrerantzean, herritarren arreta puntu horretan zentralizatuko da, udalarekin loturiko tramiteak gauzatzeko, dokumentazioa aurkezteko edota kontsultak egiteko.

Herritarren Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko bide ezberdinak edukiko dituzte herritarrek: aurrez aurre udaletxeko behe solairuan, 94 616 74 54 telefonora deituta, udala@markina-xemein.eus helbide elektronikora idatzita edota telematikoki, udalaren webgunearen bidez (www.markina-xemein.eus).

Aurrez-aurreko arretari dagokionez, aurrerantzean bulegoak ordutegi zabalagoa izango du: 08:15etik 14:30era egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera.