Albisteak

 
Lilatoiaren 30. edizioa ospatuko da martxoaren 10ean, Donostian. Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 26rarte, www.lilaton.es webgunean.

Lasterketan parte hartuko duten markina-xemeindarrek taldean parte hartzeko aukera izango dute aurten ere. Horretarako, izena ematerakoak MARKINA-XEMEIN jarri beharko da taldea zehazterakoan.

Urtero lez, udalak autobusa antolatuko du eta dortsalak banatuko ditu parte-hartzaileen artean. Aurrerago emango dira xehetasun gehiago.

Kartela (Jpeg 324 Kb)