Albisteak

 

Arteari eta sorkuntza artistikoari bultzada emateko asmoz, I. Margo Lehiaketa Aire Librean antolatu du Markina-Xemeingo Udalak aurten aurrenekoz. Egitasmo honen helburua Markina-Xemein ikuspegi artistiko batetik erakustea da, kasu honetan, pinturaren bidez. Lehiaketa uztailaren 15ean ospatuko da, Karmen jaien barruan.

Parte-hartzaileek, behin udaletxean erregistratuta, nahi duten tokian landu ahal izango dituzte euren margolanak, Markina-Xemein eta bere inguruak gaitzat hartuta. Lehiaketaz gain, ibilbide artistikoa ere egingo da. Izan ere, goizean, 10:00etatik 13:00etara, informazio puntua kokatuko da udaletxe aurrean, eta bertan, margolari bakoitza herriko zein puntutan egongo den jakinaraziko zaie herritarrei. Era honetan, margo ibilbidea egiteko aukera egongo da, artista bakoitzaren sorkuntza prozesua gertutik jarraituz.

Lehiaketaren oinarriak (gazteleraz) (Pdf, 180 Kb)
+ Informazioa eta oinarriak (euskaraz) (Jpeg 412 Kb)