Albisteak

 
Markina-Xemeingo Helduen II. Trikitixa Txapelketan izena emateko epea zabalik dago abenduaren 31rarte. Parte hartu nahi dutenek email bat bidali beharko dute mxtrikititxapelketa@gmail.com helbidera, izen-abizenak, jaiotze data, herria eta kontakturako telefono bat zehaztuz. Finala 2019ko maiatzaren 11n izango da, UNI frontoian, Okela Egunaren egitarauaren barruan.

Txapelketaren aurkezpena azaroaren 29an egingo da, iluntzeko 20:00etan, Kontzejupean. Aurkezpenaren ostean, musika izango da Oxabi taldearekin.

Kartela (Jpeg, 350 Kb)
+ Prentsa oharra (Pdf, 268 Kb)