Albisteak

 
Urriaren 13an ospatuko den Urriko Azoka Nagusiak hainbat berritasun ekarriko ditu aurten. Besteak beste, Lea-Artibaiko ganadu erakusketa eta lehiaketa egingo da eta, lehen aldiz, baita I. Bazkari Herrikoia ere.

Zelaian eta bere inguruan eta udaletxe osteko aparkalekuaren konpondutako alderdian egingo da azoka. Zelaian karpa handi bat jarriko da aurten eta bertan egingo dira hainbat ekintza. Besteak beste, bertoko produktuekin osaturiko I. Bazkari Herrikoia. Tikeak salgai daude udaletxeko harreran, 15 eurotan.

Salmenta postuei dagokienez, guztira 89 saltoki egongo dira: baserriko produktuen 64 saltoki, artisauen 20, baserri tresnen 4 eta landareen mintegi bat.

+ Kartela eta programazioa (Jpeg, 597 Kb)