Albisteak

 
Lea-Artibai ehorztetxearekin elkarlanean, markina-xemeindarren eskelak argitaratuko dira aurrerantzean udalaren webgunean, "Nekrologikak" atalean. Zerbitzu berri honen helburuetako bat da udalerritik kanpo bizi diren herritarrek ere herrian hiltzen diren bizilagunen berri izatea.

Beste ehorztetxeren batekin egindako eskelak edo herritik kanpo bizi izan diren herritarren inguruko informazioa argitaratzeko aukera ere izango dute hala nahi dutenek. Horretarako, hildakoaren eskela edo argitaratu nahi den informazioa komunikazioa@markina-xemein.eus helbidera bidali edo udaletxeko harreran entregatu beharko da.