Albisteak

 
2018ko maiatzaren 15ean, Markina-Xemeingo Udalak "Udal kultur ekintzak 2018" proiekturako dirulaguntza eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, honako foru dekretua oinarri hartuta: Bizkaiko Foru Aldundiaren 45/2018 FD, apirilaren 10ekoa. Honen bidez, Foru Aldundiaren dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartzen dira, 5.000 biztanle baino gutxiagoko Bizkaiko udalerriek 2018ko ekitaldian kultur jarduerak egiteko. Proiektuaren aurrekontua, guztira, honako hau: 200.299,97 euro.

+ "Udal kultur ekintzak 2018" (Pdf 1120KB)

Euskara eta Kulturako foru diputatuaren 1958/2018 FA bidez, BFAren Euskara eta Kultura Sailak 21.798,67 euroko dirulaguntza onartu dio Udalari, 2018ko urtean kultur ekintzak egiteko. Egin-eginean ere, udala honek dirulaguntza deialdira aurkeztu duen "Udal kultur jarduerak 2018" proiektuaren barruan sartutako ekintzetarako.