Albisteak

 
2018ko Karmen jaietako kartel lehiketara 28 lan aurkeztu dira guztira. Aurten bi sari banatu dira. Lehen saria 16 urtetik beherakoentzat izan da. Lana jaietako egitarauaren azalean argitaratzeaz gain, 150€-ko saria ere jaso du irabazleak. Lan aukeratua Ariane Sololuze Salaberriaren "Bitxito" izan da. Bigarren saria 16 urtetik gorakoentzat izan da eta Amaia Ibarluzea Canalesek jaso du "Errespetuz gozatu" bere lanarekin. Kasu honetan ere 150€ jaso ditu bere egileak eta lana programaren kontrazalean argitaratu da.

+ "Bitxito" (Jpeg, 530 Kb)
+ "Errespetuz gozatu" (Jpeg, 15.083 Kb)