Albisteak

 
Markina-Xemeingo Udalak udaltzain laguntzaile bi hartuko ditu lanerako aurtengo udaldian, uztailaren 15etik urriaren 15era.

Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago ekainaren 22tik 28ra (biak barne), udaletxeko harreran, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era. Interesdunek ohiko eskabide orria behar bezala bete eta entregatu beharko dute. Lanpostuaren nondik norakoak eta bete beharrezko baldintzak deialdian zehazten dira.

+ Deialdia eta oinarriak (Pdf, 309 Kb)
+ Eskaera orria (Pdf, 75 Kb)