Albisteak

 
Maiatzaren 23ko 4826/2018 Foru Aginduaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak 8.156,61 euroko diru-laguntza eman dio Markina-Xemeingo Udalari, "ustekabeen" kontzeptuaren kargura, apirilaren 10, 11 eta 12ko euriek Urrondo (Oreaganagusi baserriaren ondoan) errekaren ibaiertzean eta Meabe auzoko Larruskain baserriko bidean eragindako kalteak, aurrez aurreikusi ezin zitezkeenak, konpontzeko. Diru-laguntza, konponketa lanetarako aurkeztutako aurrekontu osoaren % 90 bestekoa da. Izan ere, lanen kostu osoa 9.062,90 euro izan da.