Albisteak

 

Iazko edizioaren arrakasta ikusita, aurten inoizko bildots gehien prestatuko dira pintxoetan dastatzeko; 27 bildots erreko guztira, iaz baino hiru gehiago. Horrez gain, bertoko hamar ekoizle Plazabarripean izango dira beraien produktuak herritarrei eskaintzen.

Aurtengo nobedadeen artean, "Mendi Jakintzie berreskuratuz" ekimena aipatu behar da. Ekainean izango den ekimena Okela Egunean aurkeztuko zaie herritarrei, 11:45ean.

Egitaraua (Jpeg, 410 Kb)