Albisteak

 
Markina-Xemeingo eskaintza turistikoa modu erakargarri eta praktiko batean ezagutzera emateko webgune turistiko berria sortu du herriko Turismo Mahaiak. Aste Santu ostean egongo da martxan atari berria.

Bisualki estilo erakargarri eta dinamikoa izango du eta informazio guztia irudi bidez lagunduta joango da, argazkiekin eta bisitariarentzat erabilgarri izan daitezkeen plano eta mapekin.