Albisteak

 
Emakumeen esku-pilotako binakako txapelketarik garrantzitsuena da Laboral Kutxa Emakume Master Cup. Bere bigarren edizioan, Markina-Xemeingo Uni udal pilotalekuan jokatuko da txapelketaren sailkapen faseko kanporaketa, otsailaren 25ean eta martxoaren 6an. Bi mailatan jokatuko da txapelketa: promozio-mailan eta lehen mailan.

Otsailaren 25ean, igandea, 17:00etan hasita, promozio mailako hiru partida eta lehen mailako bat jokatuko dira. Gorengo mailan ariko da, besteak beste, Leire Etxaniz etxebarritarra, txapelketaren lehen edizioan lortutako titulua defendatzen. Martxoaren 4an, ostera, promozioko mailako lau partida jokatuko dira. Partida guztietarako sarrera doan izango da.

kartela (Jpeg, 376 Kb)