Albisteak

 

Lea-Artibaiko Amankomunazgoak emandako datuen arabera, Markina-Xemeingo hamar herritarretik zazpik bat egin dute hondakin organikoa biltzeko konpromisoarekin, konposta, auzo edo auto-konpostagailua zein edukiontzi marroia erabilita.

Organikoaren bilketaren inplantazioa gauzatzeko Markina-Xemeinen burutu den kanpainan 1.736 etxebizitza bisitatu dira eta horietan organikoa jasotzeko 973 kit banatu dira. Edukiontzi marroiaren inplantazio maila (hau da, bisitatutako etxebizitzen arabera banatutako kit-en portzentaia) %56koa da. Hala, guztira, Markina-Xemeingo familien %69,6 dira organikoen bilketa egiten ari direnak, kontenedore marroiaren eta konpostaren bitartez.

+ datuak herriz-herri (Jpeg, 251 Kb)