Albisteak

 
Zabalik dago aratusteetako zaldi zinta jokoan izena emateko epea. Otsailaren 11n egingo da jokoa, inauteri igandez, goizeko 12:00etatik aurrera.

Interesa dutenek udaletxeko harreran eman beharko dute izena, otsailaren 6ra orduko, telefonoz (946167545) edo email bidez (udala@markina-xemein.eus).

Jokoan parte hartzeko ezinbesteko baldintzak izango dira 18 urte beteta izatea eta parte-hartzaile bakoitzak bere zaldia ekartzea.

kartela (Jpeg, 107 Kb)