Albisteak

 
Artibai kalea, Arretxinagako bidegurutzetik hasi eta Vega pareraino doan eremuan, oinezkoek lehentasuna duen eremua da. Hala ere, gero eta ugariagoak dira bertatik igarotzen diren ibilgailuak.

Hori dela eta, oinezkoan nagusitasuna eta hauen segurtasuna bermatzeko, ibilgailuentzako kalea ixtea erabaki du Udalak. Horretarako, piboteak jarriko dira Artibai kalearen hasieran, Vega tabernaren ondoan.

Kale honetan garajeak dituzten herritarrek eta zamaketa lanak egin behar dituztenek sarrera baimenduta izango dute, denbora tarte mugatu batean, baina Arretxinagako bidegurutzetik sartu eta atera beharko dira.