Albisteak

 
Urtetik urtera geroz eta gehiago dira Markina-Xemeinen geldialdia egiten duten Santiago Bideko erromesak. Bizkaiko Done Jakue Bidearen Borondatezko Zaintzaileen Elkarteak emandako datuen arabera, iazko kopuruekin alderatuta, %8,5 egin du gora Done Jakue Bidea eginez Markina-Xemein bisitatu duten pertsona kopuruak, herriko aterpetxean lo egin dutenen kopurua aintzat hartuta.

Apirilaren 8tik urriaren 16ra bitartean egon da zabalik herriko aterpetxea, eta tarte horretan 7.130 bisitari izan dira bertan gaua pasatzen (2016an 6.572 izan ziren). Sexuari dagokionez, gizonak (4.043) gehiago izan dira emakumeak baino (3.087). Adina kontuan hartuta, 51-60 urte bitartekoak izan dira gehiengoa (1.202). Jatorriari erreparatuz, espainiar Estatutik etorritakoen artean kataluniarrak (830) eta madrildarrak (552) izan dira gehiengoa; Atzerritik etorritakoen artean berriz, alemaniarrak (915) eta frantziarrak (775).

datu eta estatistikak 2017
+ datu eta estatistikak 2016