Albisteak

 
Udalak behargin bat behar du udal brigadako lantaldeko langile baten ordezkotza betetzeko, haren txandako lan-kontratuak dirauen bitartean. Hori dela-eta, deialdia ireki du Udalak.

Hauexek dira eskatzen diren baldintzak:
- Instalazio elektrikoen erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea izatea.
- Udal lantaldearen erremintak, tresnak eta makinak erabiltzen jakitea.
- Oinarrizko (B) gidabaimena edukitzea.

Izena-emateko epea abenduaren 11n amaituko da (egun hori barne). Interesdunek udaletxeko harreran entregatu beharko dute izena emateko eskabide-orria eta beharrezko dokumentazioa.

Lanposturako eskatzen diren baldintzak eta baloratuko diren bestelako irizpideak deialdian zehaztuta daude.

deialdia (Pdf, 265 Kb)
izen-emate orria (Pdf, 43 Kb)