Albisteak

 
Markina-Xemeingo Jai Batzordeak aurtengo Karmen Jaien balorazio "oso positiboa" egin du. Besteak beste, antolatu diren ekintzetan herritarrek izan duten "parte-hartze aktiboa" nabarmendu du Jai Batzordeak.

Gainera, aurten estreinakoz, jaien balantzea jasotzen duen eskuorriak landu dira. Jaien balorazioa egiteaz gain, antolaketan izan diren gastu guztiak zehatz-mehatz jaso dira bertan. Datozen egunetan etxez-etxe banatuko dira eskuorriak eta herriko hainbat puntutan ere utziko dira, Udaletxeko harreran, Herri Bibliotekan eta Uhagon kulturgunean, besteak beste.

Azkenik, Jai Batzordearen hurrengo bilera azaroaren 14an izango da, 19:00etan, Uhagonen.

jaien balantzearen eskuorria (Pdf, 3.621 Kb)