Albisteak

 
Urriaren 14an ospatuko den Urriko Azoka Nagusia dela eta, azokako inguruetako kale eta aparkalekuetan zenbait aldaketa izango dira.

Batetik, urriaren 11ko 15:00etatik aurrera, debekatuta egongo da Udaletxe osteko aparkalekuan ibilgailuak uztea.

Era berean, urriaren 13an, barikua, iluntzetik aurrera, ezingo dira kotxeak utzi Abesua kalean, zelaiaren beheko aldeko aparkalekuetan.

Azkenik, azoka egunean, goizez soilik, trafikoa moztuko da Abesua kalean (zelaiaren beheko aldean), eta Xemein etorbidetik jaisten diren ibilgailuak Artibai kaletik bideratuko dira.

Aldaketak jasango dituzten puntu guztietan kartel informatiboak egongo dira.