Albisteak

 
Leartibai Garapen Agentziak aditzera eman du ikastaro bat ipini dutela martxan, goi mailako ikasketarik ez duten 16 eta 30 urte bitarteko gazte langabetuentzat, Sukaldari Laguntzaile ziurtagiri profesionala eskuratzera bideratuta.

Programa honen onuradun izateko bete beharreko baldintzak:

  • 16 eta 30 urte bitartean izan behar dituzte.
  • Oinarrizko ikasketak izan behar dituzte (erdi mailako heziketa zikloetatik beherako ikasketak).
  • Ez dira ikasten ezta lanean egon behar ("nini-ak"). Ez dute zertan langabezian izena emanda egon.
  • Gazte Bermean izena emanda egon behar dira (eginda ez badute eurek lagunduko die egiten).
Programaren edukiari dagokionez, 270 orduko formazio teknikoa jasoko dute eta ondoren eskualdeko enpresetan gutxienez 80 orduko praktikak egingo dituzte.

Ekintza hau "Txertatu Merkatuan" proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen 91,89%, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

+ informazioa (Pdf 287KB)