Albisteak

 
Markina-Xemeingo Udalak, Alkatearen 2017ko otsailaren 7ko idatzi baten bidez, diru-laguntza bat eskatu zion Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailari, ustekabekoen kargura, aurtengo urtarrilaren  14, 15 eta 16ko euri-jasek hondatuta utzitako Iparragirre, Igoz/Larruz eta Altzalegigoiko baserrietako bideak konpontzeko.

Hiru bideok konpontzeko lanen kostu osoa 28.948,48 euro da, ehuneko 21eko BEZa barne.

2017ko otsailaren 22an, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailak 26.053,63 euroko (lanen kostuaren % 90) diru-laguntza onartu izana jakinarazi zion Udalari, esandako hiru bide horiek konpontzeko.