Albisteak

 
Udalak tirolina bat jarri du Beheko mojen plazako berdegunean.

Instalazioa egiteko aurrekontuak eskatu eta aurkeztutakoak alderatu ondoren, lanak Hags-Swelek SA enpresari eman zitzaizkion, hark eskainitako prezioan: 7.608,48 euro. 

Instalazioari ekin aurretik indusketa lanak egin behar izan dira tirolina kokatu den tokian, bere egitura ongi finkatuta gelditzeko. Horrez gain, hormigoia ere erabili da egitura gogortzeko.