Albisteak

 
Leartibai Garapen Agentzia HAZILAN proiektuaren partaide da Euskadiko beste 19 garapen agentzirekin batera. Honen xedea 20 eta 35 urte arteko gazteen enplegagarritasuna hobetzea da. 2014-2020 aldirako Euskadiko Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 50ean, Garapenen koordinazioarekin.
20 eta 35 urte badituzu, goi mailako ikasketak (unibertsitate ikasketak edo goi mailako FP) badituzu eta langabezian edo ordu gutxiko lana baldin baduzu, proiektuan parte hartu dezakezu.

+ informazioa (Word 30KB)

+ izen emate orria (Word 147KB)

Harremanetarako:
Email: nurrutibeaskoa@leartibai.com 
Telefonoa: 946169088
Whatsapp: 645009475