Albisteak

 
Markina-Xemeingo Udala osatzen duten talde politikoek testu hau adostu dute, Altsasuko Udalak han jazo berri diren gertakarien inguruan ateratako adierazpen instituzionala berresten:

"Altsasuko gertakarien aurrean Markina-Xemeingo Udalaren akordioa: Markina-Xemeingo Udalak iragan berri den azaroaren 16an Altsasuko Udalak egindako erakunde adierazpena berresten du, horrela udalerrien arteko elkartasuna adierazi eta Altsasuko erakunde adierazpenaren edukiekin bat egiten du. Markina-Xemeinen, 2016ko azaroan".

+ Altsasuko Udalaren adierazpen instituzionala (Pdf 322KB)