Albisteak

 
Barinaga auzoko Asabel eta Oregi Barri baserrietako bizilagunek euren etxeetara doan bidea konpontzeko eta hobetzeko hainbat eskari egin zuten, bide hori labainkorra eta estua eta, ondorioz, arriskutsua zela iritzita.

Udalak diru-laguntza eskatu zion Bizkaiko Foru Aldundiari bidea konpontzeko, eta foru erakundearen erantzuna ezezkoa izan zelarik, Markina-Xemeingo Udalak bere gain hartu ditu bidea zabaltzeko lanak eta segurtasuna bermatzeko biondak jartzekoak eta euron kostua: 28.786,89 euro.