Albisteak

 
Maiatzaren 18 goizean, Markina-Xemeingo Karmengo kalea 12ko etxea botatzera doaz eta trafikoa aldatu egin beharko da. Horrek eragina izango du Etxebarrira joaten diren kotxe eta kamioiengan. Hain zuzen be, erantsitako planoan ikusi daiteke nondik nora desbideratuko den trafikoa 18 goizean. Erdotza etorbideko 11 paretik Osteko kalera (Eroski aurretik) bidaliko dira ibilgailu guztiak eta handik, Itxurritxun gora, ezkerretara hartuta, Etxebarrirutz hartu ahalko dute.
 
+ planoa (Pdf 596KB)