Albisteak

 
Lea-Artibaiko eta Lea Ibarrako amankomunazgoek "Lehen sorospenak" eta "DEA" ikastaroa antolatu dute GAZTEDI programaren baitan eta Lea-Artibaiko Gurutze Gorriarekin elkarlanean 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako. 48 ordukoa da, eta Lekeition egingo da apirilaren 24 eta 30ean eta maiatzaren 1, 7, 8, 21 eta 22an.

Talde mugatuak: gutxienez 10 eta gehienez 20.
16 - 17 urtekoek baimena beharko dute.
Ziurtagiri ofiziala emango da
+ informazioa: 665704875 / lea.artibai.gurutze.gorria@gmail.com