Albisteak

 

Joan zen astean Ondarruko San Inazio kalean bizi diren 176 familiak, euren etxea utzi behar izan zuten.

Familia hauek daukaten etxebizitza beharrari erantzuna eman ahal izateko, bizitzeko moduan dauden etxeak behar dira.

Jabetzan etxerik libre baldin badaukazue Alokabideren eskuetan uzteko deia egiten dizuegu.

Alokabidek:

- Urte beterako kontratua sinatuko du jabearekin, eta kontratu hori beharren arabera, hilabeteka luzatu ahal izango da.

- Hileroko errenta 450€ artekoa izango da

- Etxea, emandako egoera berean itzuliko da.

Interesatuta baldin bazaude informazio gehiago
ondarroa-alokabide@alokabide.eus helbidean edo 630 407 726 telefonoan