Albisteak

 
Markina-Xemeingo zelaiaren goiko aldeko bide zatia eraldatzen ari dira oinezkoen eta ibilgailuen arteko bizikidetzarako gunea hobetzea helburu, herri barruko merkataritzaren eta balizko bezeroen arteko lehiakortasuna eta fidelitatea sustatzeko.

Lanak GAIMAZ S.A. enpresari eman zitzaizkion 2015eko abenduaren 11ko alkate dekretuz, 71.527,76 eurotan, BEZ barne, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Merkataritza Zuzendaritzak "Hirigune 2015" programaren kargura emandako 14.388,00 euroko diru-laguntzarekin ko-finantzatuko dira.

+ lanen finantziazioari publizitatea emateko kartela (Pdf  90KB)