Albisteak

 
Azpiltza inguruko auzokideek hainbat biderrez eskatutakoa kontuan hartuta, eta Bizkaiko Foru Aldundia BI-633 errepidearen Ubilla-Urberuaga - Plazakola zatiaren trazatua hobetzeko lanak egiten ari dela aprobetxatuz, Udalak Azpiltzan, Larruskaingo bideguratzearen ondoan, Ondarroako noranzkoan, autobus-geltoki bat jartzea eskatu dio Aldundiari. Gaur egun ere, Bizkaibusaren erabiltzaileek hantxe bertan hartzen dute autobusa, baina egon ez dago geltokirik.

Aldundia prest dago geltokia egiteko, baldin eta Udalak geltokia egiteko behar den beste terreno eta uraren agentziaren (URAren) baimena eskuratzen baditu. Lehenengo eginda eta bigarrena ere martxan dagoela, inguruko auzotarrek eskertuko dute euren eskaria betetzen dela ikustea.