Albisteak

 
Bizkaiko Santiago Bideko Aterpe-Zaintzaile Boluntarioen Elkarteak, Markina-Xemeingo aterpetxearen arduradunak, 6000 euro eman dizkie Lea-Artibaiko Mankomunitateko gizarte zerbitzuei erabili ditzaten gizarte-behar larrietarako, larrialdi laguntzetarako edota gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonei prebentziozko laguntza emateko zein beste edozein motatako gizarte beharrizanetarako. Dirua, erromesek utzitako borondatea da, eta gizarte zerbitzuek behar den moduan zuritu beharko dute 2015eko urtearen amaieran.