Albisteak

 
2014ko abenduaren 9ko 157/2014 foru dekretuaren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak 5000 biztanle baino gutxiagoko Bizkaiko udalerriek 2015eko ekitaldian kultur jarduerak egiteko diru-laguntzen oinarriak eta deialdia onartu zituen.

2015eko otsailaren 10ean, Udalak diru-laguntza eskatu zion BFAri, 2015ean hainbat ekintza egiteko. Besteak beste, gabonetako aparteko egitaraua, inauteriak, jaiak, Uhagon, etab. Eta 92.754,23 euroko aurrekontua aurkeztu zion.

2015eko maiatzaren 22an, BFAko Kultura Sailak jakinarazpen bat bidali dio Udalari, honako diru-laguntza ematea eta ordaintzea onartu izana aditzera ematen:

Proiektuaren aurrekontua:    92.754,23 euro.
BFAk araztutako aurrekontua:  68.069,23 euro.
BFAk emandako puntuak:  37
BFAk emandako diru-laguntza: 4.016,08 euros.