Albisteak

 
Martxoan, Markina-Xemeingo Udalak diru-laguntza eskatu zion Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailari, ustekabekoen kargura, 2015eko otsaileko azken asteko euriteek Erlatx bidean eragindako kalteak konpontzeko.

Konponketa-lanen kostu osoa 17.540,18 euro da, BEZ barne.

2015eko maiatzaren 11an, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailak Udalari 15.786,16 euroko diru-laguntza ematea erabaki du bidea konpontzeko. Hau da, lanen kostuaren %90.