Albisteak

 
Maiatzaren lehen asteburuan, auzolan saioa egin zuten ortu publikoetako partzelen erabiltzaileek. Hamazazpi partzelatako lurra neurtu, mugitu eta landatzeko moduan ipini zuten eta, halaber, aurreko fasekoak atondu eta garbitu zituzten.

Horrenbestez, 2012an ortuak martxan jartzeko emandako pausoari beste bultzada bat eman zaio.

Udalak bitartekoak jartzeko konpromisoa dauka. Halan, hazitegi moduan erabiliko den negutegi bat, ortuetan sortzen diren hondakinak batzeko konpostagailuak antolatzeko materiala, biltegi moduan antolatua dagoen etxola atontzekoak, aterpearentzako materiala... ekarri ditu.

Bitarteko horiek jarrita, Udalak auzolana bultzatu nahi du, eta partaideen arteko ezagutza eta elkarlana sustatzea.

Hala ere, partaideek, euren artean antolatzeko premia zegoela iritzita, elkarte bat sortu zuten iaz: Barroeta Baratze Ekologikoak elkartea.

Oraindik hamabost partzela gelditzen dira erabiltzeko moduan. Beraz, datozen hilabeteotan edozein herritarrek eman dezake izena, udaletxeko harreran.