Albisteak

 
Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Besteak beste, datorren domekarako, apirilak 19:

11:00etan: Meza Xemeingo elizan. Bizkaiko gotzain Mario Izetak emango du eta Xemein Abesbatzak abestuko du bertan.

12:15etan: Barinagako San Pedro elizan emango du meza gotzainak eta, meza ostean, 13:00etan, Jose Mariaren omenezko ekitaldia egingo da Barinagan.

Markina-Xemeindik Barinagara joateko autobusak egongo direla jakitera eman dute antolatzaileek.