Albisteak

 
Otsailean, Markina-Xemeingo Udalak diru-laguntza eskatu zion Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailari, ustekabekoen kargura, 2015eko urtarrilaren 29, 30 eta 31ko euriteek Etxesagasti-Xemeingain bidean eragindako kalteak konpontzeko.

Konponketa-lanen kostu osoa 33.723,09 euro da, BEZ barne.

2015eko martxoaren 23an, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailak Udalari 30. 350,78 euroko diru-laguntza ematea erabaki du bidea konpontzeko. Hau da, lanen kostuaren % 90.