Albisteak

 
Udalak konposta egiteko gune berri bat ipiniko du martxan Iderraga auzoan. Hain zuzen ere, Azpikoerrotan ipinitako etxolaren modukoa jarriko da Iderragan ere, hango bizilagunek bertara bota ditzaten euren etxeko hondakin organikoak, kalera arte ekarri beharrean. Herrian ipiniko den hirugarren gunea ere bada, eta hondakinak bildu eta erreziklatzeko Udalak abian jarritako proiektuaren barruan sartzen da.

Jaitsi prentsa-oharra (Pdf  93KB)