Albisteak

 
Markina-Xemeingo Udalak idatzi bana bidali die BFAri, Ertzaintzari eta Meabeko harrobien enpresa ustiatzaileei, auzoko hainbat bizilagunen beldurra azaltzen. Meabetarren esanetan, egunero-egunero bidean gora eta behera dabiltzan kamioiak bizkorregi dabiltza, eta euron abiadura hori arriskutsua da, auzokoentzat ezezik, Lekoizera edo Santa Eufermiara paseoan dabiltzanentzat eta beharrera edo beharretik bueltan Aulestira joan behar duten guztientzat ere.

Udalak hedabideetara bidali duen prentsa-oharra (pdf 74,8KB)