Albisteak

 
Kulturako udal informazio batzordeak batzar bat egingo du datorren urriaren 22an, eguaztena, iluntzeko 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan, hauexek gaiak tratatzeko: 2014ko Karmenetako balorazioa, gabonetako egitaraua eta 2015eko diru-laguntzak. Karmenetako herri bazkarirako izena eman zuten kuadrillei ere galdetegi moduko bat bidali die, jaiei buruz duten iritzia emateko eskatzen, Karmenetako balantzea egiterakoan kontuan hartuko dena.

Kuadrillei bidalitako galdetegia (PDF 216KB)