Albisteak

 

Udalak pertsona bat kontratatu nahi du sei hilabetean brigadari laguntzeko. Ezinbestekoa Markina-Xemeinen erroldatuta egotea, oinarrizko gidabaimena izatea, euskaraz jakitea eta esperientzia izatea igeltseritzan, auzo-konpostaje prozesuetan eta makina eta erreminta ezberdinen erabileran (desbrozadora, motosierra...)

Izena emateko lekua eta epea: udaletxeko harreran, urriaren 31ko 13:30ak orduko.