Albisteak

 

Udalaren ekimenez, Juanjo eta Mila Txurrukak, Ane Arakistainek eta Sergio Onaindia "Pelik" osatutako ekipo batek Arretxinagako bidegurutzeko horma-irudia berriztu du. Horma-irudia 1978 aldera egina da, Lemoizen aurkako mobida puri-purian zegoela. Bere egilearen izena besterik ez dakigu, Unai, Berrizen bizi zela eta horma-irudi gehiago ere egin zituela, tartean Berrizen bertan, trenbidearen ondoan (gaur egun desagertuta dago). Horma-irudiak hiru zati ditu: lehenengoan, gizakiaren eboluzioa ageri da, desastre nuklearrera arte; bigarrenean, desastrea bera, mutazioak barne; eta hirugarrenean Iberdueroko hegazkina, dolarrez beteta, nonbaitera doala burezurrez eginiko Euskal Herriaren maparen gainetik.

Horma-irudiaren 1. eta 2. zatien argazkia (JPG 3,71MB)

Horma-irudiaren 3. zatiaren argazkia (JPG 3,83MB)

Halaber, Bekobentako eskolako ikasleen gurasoen elkartearen ekimenez, eta elkarteko zenbait kidek lagunduta, 2001an Bekobenta eskolako patioan margotu zuen horma-irudia berriztu du Juanjo Txurrukak. Bekobentako eskolako patioan berriztutako horma-irudiaren argazkia (JPG 316KB)